LEHEN ASTEAZKENEKO HITZORDUA: "The swell season"

2 de Octubre de 2019. Bilbao Arte. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. Doan! Gratis! FREE!

BilbaoArtek gure ziklo emanaldi kuttun honekin jarraitzen du, eskerrak! Baina orain, astearteak ez ezik, hilabeteen lehenengo ASTEAZKENETAN izango da, hori bai, betikolez Filmazpiten kolaborazioarekin. Pelikula guztiak azken hamarkadakoak izango dira eta denetariko generoak jorratuko dituzte. Euskal zinemazaleek oso gustuko izango duten plana da gainera, filmak jatorrizko bertsioan eta euskerako azpitituloekin proiektatuko baitira.

Urrian dokumental musikalari tokatu zaio txanda, The well season, galduko duzu aukera?

Sinopsia

Mundua Glen Hansard eta Markéta Irglová-z maitemindu zen “Once” filmean antzeztu zuten elkarlan musikala Oskar sarietan gailendu zenean. Baina kameren atzean, Glen eta Markétaren erromantzea egia bilakatu zen eremua, bi urte irauten duen mundu bira nekagarri batek patuaren lana dirudien erlazioa apurtzearekin mehatxu egiten du. Dokumental musikal hau amodioak eta ospeak sortu bozkario eta nahasmenduari egiten zaion begirada intimoa da.

Estreinaldirako ‘What we do in the shadowspelikula zeelandarberria aukeratu dute, banpiroen inguruko dokumental faltsu nahiko bizarroa.

Visitas
120
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios