FILMAZPIT: "THE FLORIDA PROJECT"

23 de Octubre de 2019. Kultur Etxea. Berriz /// Bizkaia. 19:00h. Doan
OHARRA: Jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, eta Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakaleraren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Euskadiko zinemaldietan emandako zenbait film beren interesagatik hautatu, proiektatzeko eskubideak erosi eta euskaraz azpititulatzea aurreikusten du programak, baita zita hauetatik kanpo jaso edo emandako filmak aintzat hartzea. Helburua, material hau guztia interesa azaltzen duten kultur erakundeen esku kosterik gabe jartzea da, erakundeek film hauek jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiekzio ez komertzialetan eman ahal izateko.

The Florida Project
The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak.

Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea.

Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

JATORRIZKO IZENBURUA THE FLORIDA PROJECT
URTEA 2017
ZUZENDARIA(K) Sean Baker
GIDOIA Sean Baker, Chris Bergoch
AKTOREAK Willem Dafoe, Brooklynn Prince, Valeria Cotto, Bria Vinaite, Caleb Landry Jones
HERRIALDEA AEB
JATORRIZKO HIZKUNTZA Ingelesa
GAIA Txirotasuna Ameriketako Estatu Batuetan
IRAUPENA 112 min.
Visitas
137
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios