NORA pelikularen Film azoka ospatuko dute Zornotzan

18 de Octubre de 2019. Zornotza Aretoa. Amorebieta-Etxano /// Bizkaia. 17:20h. 0
NORA pelikularen Film Azoka ospatuko da urriaren 18 eta 19an Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan. Bertan pelikulan erabili diren altzari, arropa eta bestelako osagarriak egongo dira salgai.

Urriaren 18an, ostiralean, Lara Izagirre zuzendaria izango da bertan. Ordutegia arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara bitartekoa izango da. Larunbatean, ordea, goizez zein arratsaldez egongo da; Goizean 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldean berriz, 17.00etatik 20.00etara bitartean.

Aukera aparta izango da gauzak ohi baino prezio merkeagoan erosteko. Behin filma zinematan egonda irudietan ikusiko direnak lortzeko unea da!
Visitas
140
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios