Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Axut! eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.
Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.
Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.
Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera, urri, azaro eta abendu bitartean kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria! Kaka pila!!
Ikuskizunak bideo azpian, erne ibili!
11. Luhuso (estreinaldia)
15-16-18-19. Angelu
23-24-25-26-27. Gazteszena
Ostirala 1. Azpeitia
Osteguna 7. Arriaga Bilbo
Larunbata 9. Barakaldo
Asteartea 12. Hernani
Asteazkena - Osteguna 13-14. Iruñea
Ostirala 15. Oñati
Igandea 17. Orereta
Asteartea 19. Gasteiz
Ostirala 22. Gernika
Larunbata 23. Larresoro
Larunbata 30. Markina-Xemein
Igandea 1. Sopela
Ostirala 13. Hendaia
Ostirala 20. Lasarte-Oria