Kukai Dantza taldearen produkzio zabal eta ederrak haur berri bat izan du, eta pasadan hilean estreinatu ondoren, abenduan Gauekoak ikusteko aukera izango duzu Bilbon (2-3), Hernanin (19) eta Sopelan (20). Gogoeta pertsonal intimo eta berezi batetik sortzen den proiektua da Gauekoak.
Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo edo Xabi Bandini lagunek hauspotuta. Iluna jausi eta argiak ama-tatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonalak.