ATX Teatroa-k, estreinaldi berezia dakarte gabon aldirako eta familia guztiarentzako: Kaskarot. Ezberdina izatearen aurreko bildurra, lehenengo harremanen lotsak eta “ni naizen hori” homonormatibitatearen aurrean defendatzea bezalako gaiak jarriko dira mahai gainean, familia guztiari zuzendutako ikuskizun honetan. Oraingoan, Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez aktoreak eta Gartxot Unsain musikaria daude taula gainean.
Antzezlan honen sorkuntza prozesuan, distopia ardatz nagusi duten ikuskizunetan erabiltzen den este-tika umeentzako baliagarria dela aurkitu dute, zeharo ohituta baitaude marrazki bizidunetan zein pelikula eta komikietan horrelako ereduak ikusten. Froga esazu esperimentu polit hau, abenduan zehar hainbat aukera izango dituzu!