ANDER LIPUS "Martin Zalakain"

4 de Enero de 2020. Teatro Principal. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:30h. 15€/18€

Zalacain el aventurero Pio Barojaren eleberri ezagunenetako bat da, eta oraingoan “western karlista” gisa aurkezten zaigu: protagonista, Martin Zalakain gazte euskalduna, patuaren mende dagoen abenturazalea dugu.

Bere bizitzan, gerraren krudeltasunaren lekuko izango da, adiskidetasuna —batzuetan benetakoa, besteetan interesatua— ezagutuko du, eta maitemindu egingo da.

Zalakainen bizitza gorabeheratsuan tragedia eta komedia nahasten dira, baina ez dira ospakizunak eta ekintza faltako.

Eta zer modu hoberik heroikotasuna oinarritzat duen nobela bat irudikatzeko dantza baino. Dantzariek eta musikariek literatura eta antzerkia txirikordatzen dituzte, estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin.

  • Zuzendaritza eta koreografia : Juan Antonio Urbeltz
  • Eszena zuzendaria eta interpretazioa : Ander Lipus.
  • Testuak : Harkaitz Cano
  • Musika sorkariak : Marian Arregi , Mikel Urbeltz
  • Dantza taldeak : Argia, Kezka, Haritz, Duguna,  Maritzuli eta Elai-Alai, Arkaitz Astigar, Gure Ka.
  • Musikariak : Mikel Urbeltz. Arantzazu Mujika, Maider Urbeltz, Imanol Urkizu, Ander Blasco Isabel Abarzuza, Rosana Ascacibar, Ander Percaz , Beñat Lopez , Aitor Huarte, Ibai Osinaga, Ibai Indart, Julen Leuza , Osel Molinet, Iñaki Sagardoi, Iruñeko Ezpelur dultzaineroak: Tomas Diaz, Xabier Maritxalar, Shanti Diaz.

 

Visitas
320
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios