Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.
Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.
Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera. Kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria!