LABANA + DAVE SMALLEY & THE BANDOLEROS

16 de Noviembre de 2021. Iparragirre. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 20:00h. 10€

Iparragirre Rock Elkartea-n urriko boloetako sarrera guztiak saldu dituzte, jadanik eta ohikoa denez, baina azkar ibiliz gero, kriston kontzertu bikoitz honekin gozatzeko aukera daukazu oraindik. Labana power rock laukote lokala (metamorfosi baten ondorioz, Hexen talde ohiko kidez osatuta) bere zuzeneko indartsuarekin hasiko da oholtza gainean.

Ondoren, punk rock melodikoaren txanda izango da Dave Smalley & The Bandoleros batuketa musikalaren eskutik. Dag Nasty eta Down By Law-ren kide ohiak bere ‘bidelapur’ kuttunekin batera argitaratu dituen bi lanak, Join The Outsiders eta Ignited, zuzenean dastatzeko aukera paregabea.

Erosi hemen zure sarrerak ta erne ibili!!!

Visitas
490
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios