Gernika maite: etengabe kontzertu itzelak antolatzen dituzten jende aktiboz josia dagoen eta ekosistema kultural lodia duen hiribildu noblea. Gainera, gure Iparragirre Rock Elkartea bezalako musikaren tenplu profanoetan. Zuzeneko on batez gozatzeko gure aretorik gustukoenetako bat, hilabete bakar batean ere huts egiten ez duen programarekin. Maiatz honetan, bolo bikoitza joko dute Ibil Bedi pop nafartarrak eta Zuga taldeak (maiatzak 8); eta hilabetea orgasmo musikalarekin amaitzeko, Elle Belgaren fintasuna eta Inoren ero ni-ren aparteko dementzia soniko adiktiboa (maiatzak 21). Jarri zaitez ispilu batean eta bikoiztu!
IBIL BEDI + ZUGA → 08 /05/2022
ELLE BELGA + INOREN ERO NI → 21/05/2022
Hora: 21:30