MASKOTAK

1 de Mayo de 2022. Lizeo Antzokia. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 17:00h. 5€
Zer gertatuko litzateke animaliek giza maskotak izango balituzke?

Toby txakur behartsu bat da, kalean bizi dena zaborrontzi atsegin batean. Egun batean, emakume misteriotsu batek giza haurtxo bat uzten du, Lola, Tobyren edukiotziaren ondoan, eta hau hazi egiten da bere alboan, gizaki heldua bihurtu arte.


Ikuskizunak gaurkotasuna duen gai bati buruz hitz egiten du: "Animaliekin dugun harremana". Gai hau rol-aldaketa garrantzitsu batekin planteatzen dugu, txakurrak baitira gizakiak maskotatzat hartzen dituztenak.

Rol aldaketa horrek aukera ematen digu maskotekin dugun harremana, batzuetan toxiko eta interesatua, planteatzeko eta ulertzeko. Dena posizio enpatiko batetik, euren lekuan jartzen.

Gai nagusiaz gain, hainbat gai ukitzen dira zeharka. Hala nola: izaki bizidunak ente erabilgarritzat hartzen dituen gizarte bat kritikatzen du, gizarte etiko eta materialista baten barruan. Baina kalitateko harremanei ere balioa emango zaie, benetako maitasun istorioei.

Maskarak erabiltzen dira giza pertsonaiak eta txakur humanizatuak sortzeko, eta oso itxura erakargarria eta berritzailea ematen diote proposamenari. Eszenografia eta attrezzoko elementu guztiak zabor-edukiontzi batetik eta kartoizko hodietatik sortzen dira. Bertatik sortzen dira obraren giro guztiak. Une poetikoak sortuko dira argiekin, soinuarekin eta manipulazioarekin jolasten hasita. Funtsean keinuaren eta irudiaren bidez komunikatuz. Ikusleen fisikaltasuna lehenesten saiatzen da.
Visitas
479
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios