Diego Anido " El dios del Pop" 2022KO ANTZERKI ALTERNATIBOEN SAREAREN ZIRKUITUA

6 de Noviembre de 2022. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 14€

2022KO ANTZERKI ALTERNATIBOEN SAREAREN ZIRKUITUA
Azaroak 5-6, 19:00etan. ANTZERKIA
DIEGO ANIDO | Galizia
“Poparen jainkoa”

Poparen jainkoa inpresio bat da. Pertsona ezagutzen dugun unean sentitzen dugunaren modukoa. Zer dakigu hari buruz? Zer dakigu hari buruz berak ez dakiena? Berak beste inpresio bat du bere buruaz. Iraganetik hautatutako pasarteekin osatutako kontakizuna. Kontakizuna sortu behar du. Eta ez du zalantzarik egiten iragana aldatzeko orduan, bere buruaz gustatzen ez zaionaren lotsa orainaldian gainditzeko. Ez da ohartzen benetan diamantea dela. Tristuraren urmaeletan itotako diamantea. Dirdiraka eta negarrez. Bere nagiak ateratzea ekiditen diola pentsatzen. Baina ez da nagia, kontakizuna da.

Diego Anidok bere Potlachera gonbidatzen gaitu. Asmatutako autobiografia erakusten digu. Batzuetan berarena dirudien baina bereak bezain beste lotsatzen ez duen bizitza oparitzen digu. Bere memoria erretzeko beldurrik gabe. Guk bera adora dezagun, horretarako soilik. Poparen jainko bat bezala.


Zuzendaritza, testua eta interpretazioa: Diego Anido
Argiaren diseinua: Montse Pinheiro, Perdro Fresneda, Raquel Hernández
Soinuaren diseinua: Xavier Bértolo
Espazio eszenikoa: Carmen Triñanes
Jantziak: Uxía P. Vaello eta Carmen Triñanes
Mugimenduaren aholkularia: Guillermo Weickert
Interpretazioaren aholkularia: Víctor Duplá
Dramaturgiako laguntzaileak: Pablo Rosal eta Jose Díaz
Zuzendaritzako laguntzaileak: Borja Fernández , Pablo Rosal eta José Díaz
Produkzioa eta banaketa: Jose Díaz
Buruko orekarako aholkularia: Raquel Regueira

Egoitza hauetan sortua: Ensalle Antzokia, Paraiso Egoitza, Escenas do Cambio jaialdia, Santiago de Compostelako Antzoki Nagusia.

Visitas
427
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios