JAVI CASADO – GUILLE VIDAL-RIBAS““Transmissions: Dantza Urbanoen gainean Dantzatutako Konferentzia”

13 de Noviembre de 2022. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 14€
2022KO ANTZERKI ALTERNATIBOEN SAREAREN ZIRKUITUA
Azaroak 12 eta 13, 19:00etan DANTZA

JAVI CASADO – GUILLE VIDAL-RIBAS | Katalunia
“Transmissions: Dantza Urbanoen gainean Dantzatutako Konferentzia”

Transmissions zuzeneko musika, ikus-entzunekoak, hitza eta mugimendua uztartzen dituen konferentzia-ikuskizuna da, dantza urbanoen dimentsio guztiak azaltzeko. Ikusle guztientzako diskurtso dinamikoa eta irisgarria eskaintzen du: aberasgarria adituentzat zein dantza urbanoetara hurbildu nahi dutenentzat.
Non, nola eta zergatik sortu ziren adierazteko modu horiek? Zein da haien ezaugarria? Nola garatzen dira egun? Hauek dira planteatzen dituzten gaietako batzuk, baita dantzaren arloan ez ezik herri-kultura guztian izan duten eragina ere XX. mende amaieratik gaur egunera arte.
Transmissions Guille Vidal-Ribas eta Javi Casadok egindako ikerketaren emaitza da, eta bi mende baino gehiagotan dantzari urbano gisa lortu duten ezagutza jasotzen du, oinarri dokumental zabal batetik eta arlo horretan aitzindariak eta erreferenteak izan diren estatuko eta nazioarteko pertsonen elkarrizketatik ateratako informazioarekin uztartuz.


Egileak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado
Interpreteak: Guille Vidal-Ribas eta Javi Casado/Àlvar Marcos
Diseinua eta produkzio teknikoa: Fran Ortega
Argazkiak: Marta Garcia
Bideoa: Marc Costa Films

Koprodukzioa: Mercat de les Flors, HOP Plataforma de Danza eta Cultura Urbana, El Generador Art i Creació Cultural.
Hauen laguntzarekin: Explica Dansa, Centre Cívic Barceloneta, APdC - Associació de Professionals de la Dansa de Catalunya ("Carretera i Dansa” beka).
Banaketa: Vulcana
Visitas
393
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios