eRRe

4 de Diciembre de 2022. Kultur Etxea. Berriz /// Bizkaia. 19:00h. 6€ (bazkideak 4€)
Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bata bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.

eRRe
Aldarri bat bertsoz
Berrizko Kultur Etxean
Abenduak 4 igandea 19:00
Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas
Zuzendaritza: Edurne Azkarate Sobrino
Aholkularitza: Miren Amuriza Plaza
Musika: Libe Goenaga Arrieta, Joane Aldalur Irazusta
6€ (bazkideak 4€)
euskara
60 min
https://www.lanku.eus/
Visitas
417
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios