ALICIA MARTÍN LÓPEZ - JOKO AMAIGABEA - Pintura Erakusketa

9 de Marzo de 2023. Bastero Kulturgunea. Andoain /// Gipuzkoa. 18:30h. 0
KATAPULTA ACTION > Erakusketa tenporala
Artista: ALICIA MARTÍN LÓPEZ
Pintura Erakusketa
Izenburua: «JOKO AMAIGABEA»
Herria: Andoain
Tokia: Bastero Kulturgunea
Inaugurazioa artistarekin bisitaldi gidatua: Martxoak 9, 18:30etan
Iraupena: Martxoak 9tik Apirilak 5era
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
Larunbatak: 10:30-13:30 + 18:00-20:30

Abstrakzioaren lengoaiatik eta materiaren portaeraren ikerketatik abiatzen diren formatu handiko pinturazko artelanek osatzen dute erakusketa, mundu naturalaren berezko dinamikak eta horien etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzen dituzten egiturak planteatzeko. Era organiko horiek joko amaigabe horretan parte hartzera gonbidatzen gaituzte, zeinak, aldi berean, koadro batean aldakorra den zerbait harrapatzeko ahalegin iraunkorra suposatzen duen, ezezagunaren erresumakoa dena, non zati bakoitza bere bulkadaren ondorioz sortzen eta hazten den.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago, Bastero Kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Alicia Martín López (Plasencia, 1982). Arte Ederretako Masterra egin zuen pintura digitalean eta tradizionalean espezializatuta, New Yorkeko School of Visual Arts-en. Bakarka egin ditu erakusketak Donostian, Eibarren, Madrilen, Andoainen eta Plasencian, besteak beste. New York, New Jersey, San Francisco eta Madrilgo hainbat galeriatan ere erakutsi du bere lanaerakusketa kolektiboetan. Jaso dituen laguntza eta aintzatespenen artean, Estatu Batuetan master ikasketak egiteko Fulbright Beka eta New Yorkeko School of Visual Arts-en Paula Rhodes Memorial Award daude. 2018tik Donostian bizi eta lan egiten du.

Web: www.aliciamartinlopez.com
Istagram: aliciamartinart
Facebook: aliciamartinart
Visitas
384
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios