Loraldia 2023: "Sormen ola" ikus-entzunezko tailerra. Paul Urkijo.

6 de Mayo de 2023. Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Bilbao /// Bizkaia. 09:30h. 15€
Bere esperientziatik abiatuta euskal zinemaren gaurko egoera ezagutzeko aukera emango digun tailerra da. Paul Urkijo haren filmen gidoigilea bada, beraz zinemaren hizkuntza ere jorratuko da tailer honetan.

“Irati” eta “Errementari” filmen egilea dugu Paul Urkijo. Fantasia mundua maite duen zinemagilea da. Irati filma Sitges Zinema festibalean saritua izan da: ikusleen saria eta efektu berezien saria.

Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbita. EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dituzte tailer guztiak. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira, egindako tailerren (orduen) arabera.

Visitas
329
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios