METROKOADROKA: Zeozertan dabil baina ez dakit zertan

19 de Abril de 2023. Teatro Principal. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:30h. 15€

Marina Suárez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan zuzendariek Maite Aizpurua, Edurne Azkarate eta Javier Barandiaran aktoreak gidatzen dituzte Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlan berri honetan. Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka : ”Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesía bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

 

Visitas
337
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios