Baratza Aretoa-k antolaturiko Zurrunbilo, euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia, maiatzaren 3 eta 14 bitarteko egunetan gauzatuko da, Baratzan eta Unibertsitatean. Antolatu duten programa itzelaren barruan, Xanti Agirrezabala, Miren Narbaiza eta Itziar Garaluce, Oier Zuñiga, Maren Basterretxea, Peru Galbete, Metrokoadroka eta askoz gehiago ere.
Egitarau itzela eta egun bakoitzerako sarrerak zure laguntxu agendan!
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian
17:30 BELARRI PREST, nire lehenengo sortzelan euskaraz
SINOPSIA:
"Belarri Prest. Nire lehenengo sortzelan euskaraz", ikaskuntza prozesua da: Identitatea, Itzulpena, akatsa, kultura, hitzak, biografía... Hori guztia euskaldun berrien kontakizunetik, eta hizkuntzaren analisiatik.
FITXA:
Kontzeptua eta Interpretazioa: Amaia Bono.
Mentorizazioa eta Kanpoko begirada: Idoia Zabaleta.
Irudiak eta Proiekzioak: Laura Glz. de Durana.
TEASER: https://www.youtube.com/watch?
18:30 Mahaingurua: “Arte eszeniko garaikideak Arabako emakume sortzaileen eskutik.” Foro común de la mano de Marina Suárez, Amaia Bono, Edurne Azkarate y Josune Vélez de Mendizabal.
¿Por qué no vienen los jóvenes al teatro? Pregunta que queremos resolver sin elucubrar, sino a través de contacto directo con ellas/os. En un foro común. Esto se hará por medio de unos talleres, intervenciones y charlas en la facultad. Para esto contamos con la participación de Edurne Azkarate y de Marina Suarez.
Marina Suarez es una joven creadora Gasteiztarra que juega con nuevos lenguajes escénicos y la performance. Marina se graduó en Bellas Artes y ha hecho un proceso de hibridación desde su campo original a las artes escénicas. Es por esto que el trabajo de “Tripak Kolektiboa”, compañía que dirige, es muy visual, plástico y rompedor. El trabajo de Tripak y el de Marina como directora está teniendo gran repercusión en los nuevos lenguajes escénicos de Euskal Herria y como compañía joven que viene abriendo nuevos caminos creativos. Marina facilitará talleres de creación para estudiantes de arte en la UPV de Gasteiz y para los estudiantes de magisterio de artes escénicas y otros interesados. Estos talleres ocurrirán entre Marzo y Mayo del 2023.
Edurne Azkarate es otra joven euskaldun que siendo de Oion ha conquistado muy joven el mundo audiovisual y escénico de Euskal Herria. Además de ser una prolífica actriz de Teatro y trabajar con compañías como Metrokoadroka, Artedrama y además, ella tiene su propia compañía, Formol. que está cautivando a los públicos jóvenes de todo Euskadi con su ópera prima “Album”. Además Edurne ha trabajado mucho en televisión, y en cine acaba de ser protagonista en el último largometraje de Paul Urquijo, Irati.
Junto con Josune, Marina y Edurne (creadora y actriz) mediarán una charla-encuentro en el campus de Gasteiz de la UPV, dirigido a los y las jóvenes. Tal y como se puede ver en los currículums de estas creadoras, se trata de tres perfiles actuales, contemporáneos, femeninos y mediáticos que seguramente atraigan el interés del público universitario, ya que comparten gustos y generación. Elementos indispensables para poner en común el objetivo de Zurrunbilo de esta edición, generar nuevos públicos en las AAEEs.
(20etan) BARATZA aretoan: Xanti Agirrezabala, “Sátiro” + Miren Narbaiza eta Itziar Garaluce, “Meteo”
SATIRO
SINOPSIA:
Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.
Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.
Elizak dio gorputza erruduna da
Zientziak dio gorputza makina bat da
Iragarkiak dio gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)
FITXA:
Sortzaile eta interpretea: Xanti Agirrezabala
Kanpoko begirada: Matxalen de Pedro
Sexologia edukia: Ione de la Cruz eta Ane Arenas
Eszenografia: Ekain Arrizabalaga
Jantziteria: Lierni Esnaola eta Mikel San Juan
Musika: Kau Kori Kura “Ola, ola!!”
Teknika: Kulturaz
Argazkiak: Iker Gozategi
Babesleak: Azpeitiko Udala eta Kulturaz koop.
METEO
SINOPSIA:
Eguneroko albistegi zoroen baitan eguraldiaren iragarpena parentesi baketsu bat da. Munduarekin konektatzen gaitu, naturarekin, eta zenbaitetan, meteorologoen kontakizunak poetikotasuna izaten du borborka: "Goiza hotzetik hasiko dugun arren, iluntzean tenperaturak goxatu egingo dira uda beteko giroa izango dugu". " Paisaia aldatzen hasiko da asteburuan, baliteke zenbait mendi tontor zuritzen hastea. Negua hemen da"." "Iritsi da azkenean lurrak horrenbeste behar zuen euria, soroen egarria asetzera".
Horixe du abiapuntu METEOk, baita emanaldia jantziko duten bi adarrek ere, zuzeneko bisualak eta zuzeneko musikak. Itziar Garaluce irudien arduradun eta Miren Narbaiza musikaren gidari.
Guzti hau gizakiak lurrarekin eta inguratzen duen munduarekin duen harremanaren gainean hausnartzeko aitzakia bat baino ez da.
(20:00): Maren Basterretxea, “Igaro” + Peru Galbete, “Uraren Oldea”
IGARO
SINOPSIA:
Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat. Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa. Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek. Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea.
FITXA:
Antzezlea eta gidoia: Maren Basterretxea
Zuzendari laguntzailea: Estitxu Zaldua
Txotxongilo egilea: Valentina Raposo
Argiztapena: Ion Chavez
Jantziteria: Nerea Rodriguez
Afixa: Maider Alday
Teaser eta argazkiak: Goreti Serrano
URAREN OLDEA
SINOPSIA:
Urak urtu du iragana. Bihurtu du ur geldo, goitik irudikatutako ur azal.
Eta izkutatzen duen guztia, izkutatzen duelako soilik, da egia.
Uraren Oldea zuzeneko sentikari musikal-bisual bat da, familiako diapositiba zahar batzuk oinarri dituena. Diapositiba hauek uholde bat jasan zuten 1997an, eta urak eraldatu ditu, denborak oroitzapenekin egiten duen bezala. Zinema hedatuaren baitan koka dezakegun pieza honek memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz) hitz egin nahi du. Soinua eta musika ere, ahots efektu eta loop-en erabileraz, denboran joan-etorrika dabil, ohartzeko azkenik ez dela besterik oraina baizik.
(20:00): Oier Zuñiga, “ERESIA, lurra arin bekizu, ama”
ERESIA Lurra arin bekizu, ama
SINOPSIA:Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke.
Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.
Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.
FITXA:
Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga
Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga
Soinu eta argi teknika: Mikel Unamunzaga
Argi diseinua: Fermin Izko
Jantziak: Fran Dussourd
Eszenografia: Orekari Estudioa
Kantugintza: Ihitz Iriart
Ikuskizuneko argazkiak: Irantzu Pastor
Loreen argazkiak: Rosa Perez de Urabain
(10:00-14:00 eta 15:30-19:30):
Metrokoadroka, “ARTXIBO BILUZIA, dokumentazioa lantzeko performance tailerra”
“Joan Mari Torrealdai beka”rekin gauzatutako proiektua
SINOPSIA:
Metrokoadroka kolektiboak gidatutako tailer honetan “dokumentaKzioa” izango dugu ardatz: lan dokumentalean oinarritutako performance-laborategia.
Parte hartzaile bakoitzak landu nahi duen gai baten inguruko dokumentazioa izango du abiapuntu. Tailerrean landuko ditugun tresnen bitartez, parte hartzaile bakoitzak bere ekintza diseinatzea izango da helburua. Ekintza hori eszenikoa izan ahal izango da, ala ez. Zentzu horretan, antzerkigileek, beste edozein arte-diziplina lantzen dutenek eta, oro har, interesa duen
orok parte hartu ahal izango du.
Tailer hau proiektu zabalago baten parte da, Metrokoadroka kolektiboa Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso ostean gauzatzen ari dena. Euskaldunon Egunkariaren itxieraren harira Torrealdai atxilotu eta torturatu egin zuten, eta poliziak bere artxiboak lapurtu egin zituen.
Lapurtutako artxibo haiek karpeta batean imajinatu ditugu, eta hutsik geratutako karpeta hura dokumentu berriekin betetzen saiatuko gara: Metrokoadrokak sortutako lan eszenikoan bildutakoak batetik, Euskal Herriko hiru espazioetan eskainitako formazioetan sortutakoak bestetik. Lehenengo formazioa, Baratza aretoko Zurrunbilo jaialdian izango da.
KONPAINIA:
Metrokoadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteria/Oreretako artista sare batek sortu genuen 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea,
laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinak uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.
Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako EHUNTZE sormen espazioaren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen laborategiak, mikroerrezitaldiak, “21 aulki” arte zikloa...).
Arte eszenikoei dagokionez, performancea, interdiziplinitatea, poesia fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean, hala pieza eszenikoetan nola fomazioetan.
Hauek izan dira gure azken lanak: Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (2022), Bidaide (2021), Andrezaharraren manifestua (2020), Txolarte (2020), Aldarri (2019), Zauri Bolodia (2019), Hugo, nor dada Emmy? (2019), Zanbuia! (2018) eta Miss Karaoke (2017).