IN SITU ArtFestival |bisita gidatua

16 de Junio de 2023. Diferentes localizaciones. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 18:30h. 0
Bisita gidatua | IN SITU ArtFestival

Ekainaren 2an inauguratu zen IN SITU ArtFestivala eta honetan parte hartu duten 10 lanak 10 saltokietan ikusgai egongo dira ekainaren 30era arte. Beste urte batzuetan bezala, jaialdiak hainbat ekitaldi izango ditu lagun, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta ospakizunak. Hauen artean, ikuslegoak maitasun berezia dion ekitaldi bat dago: erakusleihoetan zehar egingo den bisita gidatua. Honetan, artista parte-hartzaileak eta IN SITUko lantaldeak lagunduta, aurtengo artelanen berri emango digute.

Aurtengo ibilbidea 18:30etan hasiko da Haritz Otxoak saltokian (Foruen kalea 9) eta gainerako saltokiak banan-banan bisitatuko ditugu. Bitartean parte-hartzaile bakoitzak bere sorkuntza prozesuan, zein ohiko zirkuitu artistikotik kanpo artelanak erakutsiz garatu dituzten hausnarketak partekatuko dituzte ibilaldian zehar.

Jaialdian zehar, ohikoa izan den bezala, saltoki zein artisten berri emango duen mapa bat eskainiko da. Aipatutako mapak parte hartzen duten saltokietan, Kordoi Etxean, Montehermoso Kulturunean eta Kultur Araba Bulegoaren bulegoan eskuragarri egongo dira. Jaialdiaren webgunetik ere jaitsi ahal izango da (www.insituartfestival.com). Etxe-aldaketetaren kontura itzuliz, mapak berak, maparen paperarekin kutxa bat nola egin behar den azalduko digu pausuz pausu. Ea zuk zure kutxatxoa eraikitzeko gai zaren!

Aurtengo edizioan pasaportearen sistemak indarrean jarraituko duela aipatzekoa da. Horrela, ibilbidea osatzen duten hamar saltokietako zigiluak pasaportean biltzen dituenak, 2023ko edizio honetan parte hartzen duten dendetako batean 50 €-ko balioa duen balea irabazteko zozketa batean parte hartzeko aukera izango du. Zozketan parte hartu ahal izateko, ez ezazu ahaztu azken urratsa! Ateraiozu argazki bat hamar saltokiek zigilatutako pasaporteari eta bidali ezazu infoinsituartfest@gmail.com helbide elektronikora edo mezu bidez @insituartfestival Instagrameko gure helbidera.


Ibilbidea modu honetan antolatuko da:

· Ainhoa García de Cortázar Matías: HARITZ OTXOA
Artelaneren izenburua: What’s your reflection?
· Mikel Erkiaga Herrán: SOMBREROS ALBERO
Artelaneren izenburua: Me quito el sombrero
· Ibai Salazar Durand: PERFUMERÍA IBARRONDO
Artelaneren izenburua: Curvas
· Unai Alonso Castilla: ÉRASE 1 VEZ (Tienda de juguetes)
Artelaneren izenburua: Izenbururik gabe
· Nerea Portillo Tejo: CONTRA LA PARED
Artelaneren izenburua: Código Forma
· Unai Alba, Julia Alvarez y Amaia Asla: MTZ. de LIZARDUY OPTIKA
Artelaneren izenburua: Buru[hauste]
· María Hernández Laplaza: SISTEMAS ARCO
Artelaneren izenburua: Volar del nido
· Raúl Mihai: MARMITAS
Artelaneren izenburua: Sustrai
· Alba Tojo Rico: LA BRASILEÑA
Artelaneren izenburua: Natura
· Lucía Jayo: CUCHILLERÍA FERREIRO
Artelaneren izenburua: Maillechort

Ekainaren 16an, 18:30etan, Haritz Otxoa dendan (Foru kalea 9) ikusiko dugu elkar!

Informazio gehiago:
infoinsituartfestival@gmail.com
www.insituartfestival.com
Visitas
260
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios