LAURA GARCIA Erakusketa - "Kaixo, Laura naiz. Onartuko nauzu zure Koadrilan?"

5 de Julio de 2023. Zelai Aristi. Zumarraga /// Gipuzkoa. 18:00h. 0
Katapulta Action: Erakusketa tenporala
Artista: LAURA GARCIA
Zeramika + Ilustrazio Erakusketa
Erakusketaren izenburua: «Kaixo, Laura naiz. Onartuko nauzu zure Koadrilan?»
Herrialdea: Zumarraga
Tokia: ZELAI ARIZTI Kultur Etxea
Inaugurazioa artistarekin bisitaldi gidatua: Uztailak 5, 18:00etan
Iraupena: 2023ko Uztailak 5etik 27ra
Ordutegia:
Astelehenetik asteazkenera: 09:30 – 13:30 / 15:00 – 20:00
Osteguna eta ostirala: 10:00 – 13:30

Uztailak 5ean Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean Laura Garcia artistaren erakusketa berria inauguratuko da «Kaixo, Laura naiz. Onartuko nauzu zure Koadrilan?» izenburupean.

Erakusketa honek nire imajinarioa sendotzen duten formatu desberdinetako zirriborro, ilustrazio eta zeramikazko piezen aukeraketa bat biltzen du.
Euskal Herrian lagunak egitea emozioz eta malkoz betetako abentura izan da. Euskal kultura ezagutu ahala, mundu guztia koadrila batekoa zela konturatu nintzen. Hirian berria nintzenez, beranduegi nintzen batekin bat egiteko. Etsipenak jota, eskuekin modelatzen hasi nintzen kide izan nahiko nukeen koadrila.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren babesarekin. Erakusketa ikusgai egongo 2023ko Uztailak 5etik 27ra.

Laura Garcia (Barberà del Vallès, 1992).
Gaur egun Donostian bizi da eta Gilda Kultur Elkarteko kide da. Bartzelonako Arte Ederretako azken ikasturtean marrazkigintzarekin adiskidetu zen eta adierazpen pertsonalerako bitarteko gisa ikusten hasi zen. Ordutik, ilustrazioa hainbat eremutan aplikatzen du, hala nola komikigintzan, zeramikan, ehungintzan edo instalazioan. Bere imajinarioa absurduan oinarritzen da; bere eguneroko bizitzan aurkitzen dituen egoerak eta pertsonak erreskatatzen ditu, umore eta samurtasun arrastoak dituen tonu dekadente bat izateagatik bereizten direnak.

Istagram: @lalauragarcia
Visitas
300
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios