NOTICIAS

59. Durangoko Azokak kultur nobebade eta jarduera beteriko egitaraurekin ixten du urtea

·
Euskal kulturaren festa berriz ere itzuliko da, urtero bezala, abenduan. Euskal kultur eszenaren azken nobedadeak ezagutzeko toki ideala da gure Durango. Literatura arloan Beñat Sarasola, Uxue Alberdi, Leire Lakasta itzultzailearen eta Miren Amuniza autoreen liburuen aurkezpenetara joatea behartu, esto, gomendatzen dizuegu. Musikan, bestalde, Ezpalak 'Gatza' bilduma berria primi- zian entzuteko aukera izango dugu, baita Txopet, TOC, Kai Nakai, Xsakara eta Nize-nak ere. Badakizue, ezin huts egin.

Abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko den Durangoko Azokaren 59. edizioak 933 nobedade biltzeaz gain, 200 jarduera kultural baino gehiago programatuko dituzte ere. "Hartzea ematea da" lelopean, azokak gazteek sortutako eta sustatutako euskal kulturan jartzen du arreta 153 parte-hartzaile eta 274 erakumahaiekin

Udatxok eta Baluk sortutako kartelarekin, azoka Gabonetako erosketetarako zuen salbamendua izango da. Literatura arloan Beñat Sarasola, Uxue Alberdi, Leire Lakasta itzultzailearen eta Miren Amuniza autoreen liburuen aurkezpenetara joan, gero euren liburua erosteko aukera daukazue. Musikan, bestalde,  Ezpalak 'Gatza' bilduma berria primizian entzuteko aukera izango dugu, baita Txopet, TOC, Kai Nakai, Xsakara eta Nize-nak ere.

Egitarau osoa dekozue hemen, zein bestelako informazio praktiko guztia.

Visitas
168
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios