La Leçon

12 de Febrero de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10
Larunbata, otsailak 11 20:00etan / Igandea, otsailak 12 19:00etan | Antzerki fisikoa
HORMAN POSTER I Bilbo
La Leçon

La Leçon kultura eszeniko eta performatibo ezberdinetako bi pertsonen arteko topaketa eta elkarrizketatik jaio zen: hitzaren eta mugimenduaren bidezko elkartzea, historia eta gorputz migratzaileen arteko elkartzea. Beste norbait izatearen desira konpultsiboan oinarrituta jaio zen ariketa da, beste norbait imitatzeko desiran oinarrituta. Azken batean, hori izan da beti antzerkia; beste bat izaten saiatzea, alegia. Kamuflajeko pintura.

Kanoara bidean nengoen batean, oin biluz baten aztarna topatu nuen harean. Harrituta, berehala geratu nintzen bertan, tximista batek harrapatu banindu bezala edo mamuren bat ikusi banu bezala. Ingurura begiratu nuen, baina ez nuen ezer ikusi ez entzun. Harkaitz-muino txiki batera igo nintzen, urrunago ikusteko asmoz; segidan jaitsi eta hondartzara abiatu nintzen, baina orduan ere ez nuen ezer ikusterik lortu. Aurkikuntza izugarri haren lekura itzuli nintzen berriro, beldurrak funsgabeak zirelako esperantzaz; baina bertan ikusi nituen berriz ere oinatzak: behatzak, orpoa eta giza oin-zola osatzen duten gainerako xehetasunak. (Robinson Crusoe, D. Dafoe)

Sorkuntza: HORMAN POSTER
Interpretazioa: Igor de Quadra eta Mbaye Sene
Zuzendaritza: Matxalen de Pedro
Testuak: HORMAN POSTER, Mbaye Sene
Ekoizpena: HORMAN POSTER
Argiztapena: Oscar Grijalba

Babesa: Eusko Jaurlaritza, Urdulizko Kultur Etxea, Muelle 3 dantza+sorkuntza, Bilboko BAD Jaialdia, Bilbaoeszena eta Etxepare Institutua.
Eskerrak: Leal.Lav, Azkuna Zentroa eta Teatro Ensalle


HORMAN POSTER (www.hormanposter.eus) Igor de Quadra eta Matxalen de Pedroren arteko lankidetza proiektu artistiko-eszenikoa da. Orain arte lan hauek sortu ditugu: Follow ni (Ideas Redondas saria, JET LAG FEST 2010); After you (site-specific pieza sorta, kiroldegi, hotel eta muserako, 2010-2012); Pasado perfecto / Iragan perfektua (2012); Magia Simpática (2014) eta La Leçon ( 2015) Mbaye Senerekin batera; Official Tour, Wroclawn site-specific, Basque Fest (2015) eta Lehergailuaren Teoria/ Teoría Bomba ( 2016).


Visitas
219
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios