Anarchy

19 de Febrero de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 00:00h. 10
Larunbata, otsailak 18, 20:00etan | Igandea, otsailak 19, 19:00etan | Performancea
Sociedad Dr. ALONSO | Bartzelona
Anarchy

Anarkia. Dena oinarritzen da askatasunean. Baina, zer da askatasuna gutako bakoitzarentzat?

Kaosaren eta ordenaren arteko esperimentua da. Jakina, esperientziak badu eragina eta oso konplexua da. Horrela laburbildu genezake: “isiltasuna nahi baduzu, zeure burua landu behar duzu” edo “egizu nahi duzuna”. Botere-ahalduntze hori ez da erraza. Egoerei lotuta egoten gara jaiotzetik, gainerakoen menpe haurtzarotik, elikadura edo beroa gisako ezinbesteko gauzak lortu ahal izateko. Gu publikoaren menpe gaude, antzokien menpe eta baita gobernuaren menpe ere, gure lanek aurrera ahal izan dezaten. Intermenpekotasun soziala den honek ez du ikuslea gure jabe bilakatzen, ezta antzokiak edo gobernuak ere. Gobernuaren arazoa da agintzeko, administratzeko eta gure ekintzak zuzentzeko sortua dela. Egoera eta suposizio jakin batzuk esperimentatu edo erreproduzitzeko bide homogeneoa da artea.

Zuzendaritza: Sofia Asencio
Dramaturgia: Tomas Aragay
Koreografia zuzendaritza: Sofia Asencio
Sorkuntza eta interpretazioa: Semolina Tomic
Argiztapena eta espazio eszenikoa: CUBE
Soinu Espazioa: Alfonso Ferri
Ekoizpena: Imma Bove
Banaketa: Societat Doctor Alonso
Terrassako TNT Jaialdiaren koprodukzioa, Antic Teatre eta Bascarako Udalaren lankidetzaz eta ICEC eta INAEMen babesaz baliatuta.

Sofia Asencio eta Tomas Aragayk konpainia zuzentzen dute elkarrekin. Ikuskizun edo proiektu bakoitza 0 puntutik planteatzen dute, aldiro euren hizkuntza artistikoa birplanteatzeko. Generoak, forma eszenikoak eta jende ezberdinak nahasten dituzte, eszenatokia betetzeko euren modu propioa sortze aldera. Ikusgarritik gutxien duen hori erakusteko espazio gisa planteatzea gustatzen zaie eszena, ikusgarritasuna saihestuz patetikoaren poetika sortzeko.
Sociedad Doctor Alonso landa-gunean ezarrita dago, Pontos-en, Gironako probintzian; Bartzelona gisako hiri batean, sorkuntza garaikidea eta mundu artistikoa inguratzen dituzten “zarata” eta “uniformetasunetik” urruntzeko asmoz. Begirada gure barrenera bideratzeko modu bat da hori, nork bere ahotsa bila dezan ahalbidetzeko. Landa-inguru bat sortzean datza; oinak geure tradizio kulturalean finkatuta eta behatoki periferiko honetatik abiatuta, diskurtso unibertsal sendoa eraikitzeko.
Visitas
215
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios