Cage - Soloa

12 de Marzo de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10
Larunbata, martxoak 11, 20:00etan I Igandea, martxoak 12, 19:00etan | Dantza
KATIE DUCK I Amsterdam
Cage
“Soloa” (kolaborazioak jasotzeko gonbidapenarekin)


Cage/Kaiola lanean, emozioak askatzeko trebetasun sozial faltak burua nola mugatzen digun ikertzen du egileak; horrela erakusten digu horiek elementu gakoa direla adimen emozionalean eta giza natura aldakorra egunez egun onartu eta bizitzeko moduan.
Cage lana emakumezko buru baten jakin-minaz mintzo da, maskulino/femenino bereizketarik egin gabe. Lengoaiak gizartea izoztu duela erakusten digu, eldarniozko eskubide berdintasun eta segurtasun ekonomiko kontzeptu baten barruan. Hori aldatu egin liteke; baina soilik emozioei jarraitzeko aukera hartzen badugu eta emozioei espazio bat ematen badiegu, diskurtso intelektualean giltzaperatu beharrean.

Erlijioarekin eta sufrimenduarekin (agorafobia) lotutako irudiak agertzen dizkigu, antzerki-trama ezartzeko bide gisa. Pieza honen inspirazioa sortzen da Katie Duck-ek soineko beltz bat topatu duenean; hautatutako gaia lantzeko irudi bilakatu zezakeen soinekoa, ondoren aulki bat, ileordeak, testua, mugimendua eta soinua gehituta. Testua ez da narraziozkoa. Hitzak konfrontaziozkoak dira eta ikusleei parte hartzeko gonbitea luzatzen diete. Mugimendu-sekuentzien "barruan eta inguruan" kokatzen da testua, baita leku bakoitzean deskubritzen dituen espazio zein objektuen erabileraren “barruan eta inguruan” ere.
Katiek espero ez diren denboretan kokatzen ditu material horiek, ekimen poetiko sorta batean egokituta, gorputzaren presentziarekiko tentsioa handituz eta askatuz.

Katie Duck sorkuntza eta interpretazioan dihardu profesional gisa 1970. urtetik. Eragin handiko figura da nazioartean, inprobisazioa ardatz duen konposizio eta performancean bereziki. Aktore, musikari eta sortzaileen belaunaldi ezberdinak inspiratu ditu. GRUPPO famatua sortu zuen Italian, 1979. urtean, eta Europa osoan egin zituen birak. Dartington College of Arts ikastegian koreografia zuzendari (senior lecturer) izan zen 80ko hamarkadan. Amsterdam Hogeschool voor de kunsten ikastegian hasi zen 1991. urtean, mugimendu, inprobisazio, konposizio eta teknika arloko ikerkuntzari buruzko eskolak ematen. MAGPIE Company sortu zuen 1990. urtean inprobisazio-dantza-musika lantzeko, eta harekin mundu osoan egin zuen bira.

Inprobisazio arloan diharduten izen handiko artistekin aritu izan da lankidetzan, musikan zein dantzan, baita musikari, ikusizko artista, argitzaile, dantzari, aktore… ezberdinekin ere.
Lan pedagogiko independentean ere aritu izan da Unibertsitateetan; eszenarako koreografiak egin izan ditu, inprobisazio egituratuak, musika eta dantza inprobisazioak denbora errealean… baita zuzeneko transmisioak nazioartean ere. Eskola eta tailerrak eskaini ditu jaialdietan, eta hileroko saioak antolatu ditu oinarri dituen lekuetan: Italian, Ingalaterran eta Holandan. Dantza, musika eta dantza-musika konpainiak zuzendu ditu, eta artista taldeen aholkularitza lanetan ere aritu da; testuak idatzi ditu bere piezetarako, baita kritika artikuluak ere.
Antzerki, musika eta dantza arloko ikerkuntzarekin jarraitzeko asmoz, gaur egun gai sozial zein kulturaletan eta garunari buruzko azterketetan zentratuta dago. Uste du ikerkuntza ezin dela diskurtso akademikoan oinarrituta soilik baloratu; entzumen, ikusmen eta praktikaren jarraikortasunean ere oinarritu beharra dagoela baizik.


Visitas
227
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios