La Maratón de Nueva York

26 de Marzo de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10

Larunbata, martxoak 25, 20:00etan I Igandea, martxoak 26, 19:00etan | Antzerkia
CRIADERO DE MORSAS | Albacete
La Maraton de New York

Roberto eta Mario astean bitan geratzen dira entrenatzeko. Helburu handia daukate: New York-eko maratoia korritzea. Roberto edozer egiteko prest dago han egon ahal izateko. Mario batzuetan ez da maratoiaz gogoratu ere egiten.
Baina Roberto eta Mario astean bitan geratzen dira entrenatzeko. Eta korrika egiten duten bitartean, elkar ikusi zuten azken egunetik gertatu denaz mintzatzen dira, gauza batez edo besteaz pentsatzen dutenaz, neskez, eguraldiaz… azken batean, bizitzaz. Bi lagun arrunt egoera arrunt batean.
Baina Robertok maratoia korritu nahi du. Mario batzuetan ez da gogoratu ere egiten.
Eta solasean aritzen diren bitartean, Roberto ahalik eta azkarren korrika egiten saiatzen da, eta Mariok nahiago du hain azkar ez joan. Jakina, eztabaidatu ere egiten dute, eta elkarri enbarazu egiten, haserretu egiten dira… Robertok korrika egin nahi du. Mariok ez hainbeste. Bi lagun arrunt. Azken batean, bizitza.

Testuak: Edoardo Erba
Zuzendaritza: Jorge Muñoz
Interpretazioa: Chechu Molto eta Joaquin Molla

Aktore bik, kirol-oinetakoak jantzita eta, zentzu literalean, ordubete korrika emateko prest (mugitu gabe, ordea), hausnarketa egiten dute korrika egiteko arrazoiaren eta, oro har, bizitzaren inguruan. Hori da “La Maraton de New York” lanaren abiapuntua, Edoardo Erba dramaturgo italiarraren lanik ezagunena den honen oinarria.
Komedia dramatiko honek bakar-bakarrik egin du korrika orain dela hamabost urtetik, eta protagonista biek piezak iraun bitartean etengabe korrika egitearen erronkari egiten diote aurre. Interpretatzea eta korrika egitea.
“La Maraton de New York” lanean, ikusle eta agertokiari aurre egiteaz gain, esfortzu fisikoari ere egin behar diote aurre aktoreek; handicap handia da hori hitz egiteko eta, hortaz, ikuskizunak merezi du, dudarik gabe, interpretazio arloan erronka handia delako.
Antzezlana 17 hizkuntzatara itzuli izan da eta zazpi herrialdeetan argitaratu.
1993. urtean eszenaratu zen Candoni saria eskuratuta; eta, ondoren, beste hainbat lekutan erakutsi zen, besteak beste: Londresen, Edinburgon, Wellingtonen (Zelanda Berria), Sidneyn eta Bombain (Colin Teevan-en itzulpenaz baliatuta), Bostonen – AEB (Israel Horowitz-en itzulpenaz baliatuta), Budapesten eta Erroman.


Visitas
223
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios