LINBOTARREN ITZALAK ATE OSTEAN

21 de Febrero de 2017. Teatro Arriaga. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 15€

Asier Serranoren “Ate osteko itzalak” eta “Linbotarrak” azken poema liburuetan oinarritutako ikuskari literario-musikala da “Linbotarren itzalak ate ostean”. Musika munduan eskarmentu handiko Antxon Sarasua, Miren Fernández eta Asier Serranoren ibilbidearen hamar abesti birmoldatuk osatzen dute ikuskizunaren hezurdura; eta abestien tarteetan errezitatzen dituzten poemek bidaia intimo gazi-gozora eramango dute entzulea.

Iradokitzailea bezain gordina eta biluzia izan nahi duen ikuskarian, egungo  gizartean partekatzen ez diren sentimendu unibertsalak izango dituzte hizpide hiru protagonistek, batzuetan umore suminkorrez, bestetan samindura surrealistaz, baina beti egiazkotasun iraingarriz.

Bereziki ikuskizunerako sortutako musika pieza erogarrien laguntzaz, eta agertokiaren espazioa beteko eta aldi berean hustuko duten irudi sarkorren bidez, ikuslea odol-haragizkoago bihurtuko duen sentikaria da “Linbotarren itzalak ate ostean”.

 

Literatura eta Musika Euskaraz

Visitas
213
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios