SAGARDOA BIDEGILE - Dokumental proiekzioa Bego Zubia zuzendariagaz
16 de Febrero de 2017.
Talako Kantina.
Bermeo ///
Bizkaia.
20:00h.
Debalde
Eguen iluntzeak zerbeza baten bueltan elkartzeko aitzakiekin betetzen dituzte Bermeon, Talako Kantinan: akustikoak, errezitalak, hitzaldiak, proiekzioak, dastaketak, ostegunero ekitaldiren bat.
Otsailean, adibidez, elikadurari buruzko tailer bat, sagardo dokumental bat eta literatur fantzine bat hartuko dute tabernatxoan. Beti 20:00etatik aurrera, herriko komertzioek itxi ostean, eta beti debalde. Sozialak dira eguenak. #EguenSozialak.
Gainera, 2017 berrikuntza gehiagogaz abiatu dute Talan. Bariku iluntzeetan sukaldea berotu eta Talako Taloak eskainiko dituzte, betikoak eta gluten bakoak.