LEKORE - Literatur fanzinea, hitzaldia & errezitala

23 de Febrero de 2017. Talako Kantina. Bermeo /// Bizkaia. 20:00h. Debalde
Eguen iluntzeak zerbeza baten bueltan elkartzeko aitzakiekin betetzen dituzte Bermeon, Talako Kantinan: akustikoak, errezitalak, hitzaldiak, proiekzioak, dastaketak, ostegunero ekitaldiren bat.

Otsailean, adibidez, elikadurari buruzko tailer bat, sagardo dokumental bat eta literatur fantzine bat hartuko dute tabernatxoan. Beti 20:00etatik aurrera, herriko komertzioek itxi ostean, eta beti debalde. Sozialak dira eguenak. #EguenSozialak.

Gainera, 2017 berrikuntza gehiagogaz abiatu dute Talan. Bariku iluntzeetan sukaldea berotu eta Talako Taloak eskainiko dituzte, betikoak eta gluten bakoak.
Visitas
238
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios