ROUGE ÉLEA "Hau da nire ametsen kolorea"

24 de Marzo de 2017. Kultur Leioa. Leioa /// Bizkaia. 20:30h. 5€/ 10€

Dantza eta zirkua nahastuz, Rouge Élea konpainiak “Hau da nire ametsen kolorea” ikuskizuna aurkeztuko du Leioan martxoaren 24ean.

“Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Aurretakoek guregan utzitakoekin, berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalez baliaturik, dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mugimenduez. Irudi oniriko eta ederrez jositako bidaia da hau, zirkoa, dantza, teatroa eta musika nahasian. Hildakoei eskainitako dantza bat, desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

Visitas
292
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios