KUTXA BELTZA: Sen Horx – Tyler Durden

15 de Febrero de 2017. Kafe Antzokia. Bilbao /// Bizkaia. 20:30h. 5€

Sen Horx 2016an sortutako Bilboko metal banda bat dira. Grunge, metal eta 90eko hamarkadako industrial banden eraginak ditu eta Enkore, Haxotz, Empty Files eta D-Rais taldeetako musikariz osatua dago, Urtzi Iza-ren gidaritzapean. 2017an, beraien izen bereko lehen EPa argitaratuko dute, Lander Otaola aktorea protagonista duen bideoklip batekin batera. Otsailak 15eko Kutxa Beltzako kontzertua birako lehena izango da eta Espainian izango du jarraipena.

Blame Yourself eta Naked Redemption taldeetako partaideekin osatutako banda honek, rock soinuak nahasten ditu, metal kutsu gehiago duten gitarra riffekin eta elektronikaren soinu sintetikoagoekin, eragin ezberdin askoren aztarna jasotzen duen berezko estilo bati bide emanez, Nine inch Nails, Depeche Mode, Karnivool, Audioslave, Black Light Burns, Marilyn Manson, Muse, Stereophonics, Oasis… eta zerrenda luze bat.

Visitas
265
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios