CENAS Sustraiak Catering Ekologikoa AFARIAK

9 de Marzo de 2017. Hika Ateneo. Bilbao /// Bizkaia. 20:30h. 22€

Ez dakizula nora joan afaltzen?

Sustraiak Catering-eko lagunek osteguneko planera gonbidatzen gaituzte gure elikaduraz interesatuta gauden guztiontzat, hau da, bertakoak, ekologikoak eta kalitatezko produktuak kontsumitzera kontzientziatuta gaudenontzat, …

Hilean behin, plan ezberdin batez gozatzeko aukera ematen digute, gure inguruko ortuetako produktuekin prestatutako afari goxo-goxoa dastatzeko aukera, hain zuzen ere.

Idatzi zuen agendetan! martxoaren 9an Hika ateneon.

Adi! Lekua mugatua denez afaria ERRESERBATU behar da eta!

Beraz, ez zaitzala loak hartu eta bidali posta elektroniko bat, whatsapp bat edota deitu hemen behean agertzen den telefono zenbakiren batera.

www.sustraiakcatering.com

info@sustraiakcatering
645739433 / 645046005

Visitas
299
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios