KOKEIN+PERLAK

11 de Marzo de 2017. Plateruena. Durango /// Bizkaia. 22:00h. 6/8€
KOKEIN
Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko
batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko
bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. Lurpekhariä
disko irekia da, non, lana osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da
Kokein. Ñabardura askotariko rocka.

PERLAK
Intentsitatea, hurbiltasuna
eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituzte. ITZALETATIK lan berria
Maiatzean argitaratu dute bigarren lana. Itzalelatik aurrekoa baino heterogeneoagoa da, 11 abestitan zehar giro eta atmosfera anitzak barreiatzen ditu osotasun baten parte izateari laga gabe. Lan honekin bide berriak zabaldu ditu taldeak.
Visitas
255
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios