Anestesia
Mikel Kazalisek gidaturik, Zarauzko (Gipuzkoa) laukoteak thrasha eta hardcorea euskaraz lantzeko aurreiritziak apurtu eta doinu gogorrenei salaketa eta hitz kritikoak erantsi dizkie. Moda guztiei uko eginez, bere bideari jarraitu dio Anestesiak, eta talde askorentzat eredu bihurtu da horregatik.
Legen Beltza
Euskal Herriak eman duen Thrash-Death banda handia berriz ere taula gainean ikusteko aukera ederra.