ZIKLOA: Euskal gaiak

9 de Marzo de 2017. Tabakalera. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. €?

Martxoan, EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, gure begirada Ipar Euskal Herrira zuzenduko dugu. “Chez les Basques” zikloaren zati handi bat orain Tabakalerako pantailara iritsiko da. Eta hastapenetatik abiatuko gara: Lumie?re anaiengana (Rochers de la Vierge), Philippe de Ezcurraren zuzeneko musikaz lagundutako zinema mutura (Le chemin d’Ernoa) edota estreinakoz euskara entzun ahal izan zen lmera (Au pays des Basques) joanda. Azkenik, Euskadi (Rene? Le He?na , 1936), eta Basker eta Bonde i Baskerland (Dan Grenholm y Lennart Olson, 1963) material argitaragabeak berreskuratuko ditugu eta arima zinematogra koa duten telebistarako zenbait lm ere ikusi ahal izango ditugu. 

 

Programazioa:

Martxoak 9, osteguna. 19:00h

Rochers de la Vierge, Auguste Lumie?re, Louis Lumie?re, 1896.

Zinematografoaren asmakizuna 1896ko udan heldu zen Biarritzera, Lumie?re anaien hirugarren lmarekin: Rochers de la Vierge. Beste zenbait lmazio aitzindariren berri izan arren, pelikula hau da kontserbatzen den bakarra. Lumie?re anaiek honako gogoeta egin zuten lmaz: “Biarritz ondoko harkaitz hauek oso ezagunak dira. Itsaso zakarrak harkaitzak nola kolpatzen dituen ikusten da. Ez dago pertsonaiarik”.

 

Le chemin d’Ernoa, Louis Delluc, Rene? Coiffard, 1921. Musika zuzeneanPhilippe de Ezcurra

Louis Delluc-ek Azkaine ingurua aukeratu zuen, Nafarroarekin muga egiten duen herri txiki bat, eszenatoki naturaletan lmatutako bere lehendabiziko pelikula burutzeko. Fikziozko dokumental bat egin zuen, kontrabandoa ardatz eta argia protagonista gisa hartuta.

 

 

Au pays des Basques, Maurice Champreux, 1930.

Euskal Herrian lmatutako lehen pelikula soinuduna da; eta bertan, euskarazko hitzak entzuten dira estreinakoz lm batean. Pelikulak Euskal Herri osoa zeharkatzen du, mendietatik kostara, irudi ederrez baliatuta.

 

 

Martxoak 16, osteguna. 19:00h

Garazi, Jacques Krier, Jean-Claude Bergeret, 1959.

Dokumental honek 1959. urtean artzainen bizimoduaren inguruko irudi ederrak eskaintzen ditu: bakardadea, egurrezko teilatuak, irrintzi bidezko komunikazioa, Garaziko azoka... Hala, lmak desagertuta dagoen bizimodu bat islatzen du, goi mendietako artzainena, hain zuzen.

 

The Basques of Santazi, Leslie Woodhead, Sandra Ott, 1987.

The Basques of Santazi tokian bertan egindako inkesta bat da, baserriko bizimoduaren edertasunaz eta zailtasunez. Desagertzekotan dagoen mundu baten kontakizuna da, alegia.

 

 

Martxoak 23, osteguna. 19:00h

Euskadi, Rene? Le He?naff, 1936.

Louis Lumie?rek 1935ean asmatutako “Cinema en re?lief” sistemarekin ekoitzitako lm urrietako bat gure lurretan lmatu zen. Erliebearen ahalmena esplotatzeko, Ipar Euskal Herriko paisaia eta kultura egokiak zirelakoan sortu zen Euskadi dokumentala, Rene? Le He?na zinemagile gazteak zuzenduta, 1936an. 80 urtez kaxoi batean ahaztuta egon ondoren, lehen aldiz ikusgai izango da Euskal Herrian.

 

Basker / Bonde i Baskerland, Dan Grenholm, Lennart Olson, 1963.

1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholmek eta Lennart Olsonek Euskal Herria bisitatu zuten eta bi lm labur dokumental etnogra ko lmatu zituzten euskal kulturaz eta folkloreaz telebista publiko suediarrarentzat. Argibel Euba ikerlariari esker errekuperatu ahal izan dira bi dokumentuak.

 

Martxoak 30, osteguna. 19:00h

Croquis en Soule, Hubert Knapp, 1958.

Hubert Knapp paristarrak telebistarako dokumentalen arloan eman zituen lehen pausoak, 60. hamarkadan. Besteak beste, Zuberoa lmatu zuen; itsasotik urrutien dagoen eta izaera errotuena duen lurraldean, bertakoekin bildu zen eta haiekin izandako topaketak lmatu zituen.

 

Le cure? basque de Gre?ciette, Hubert Kanpp, 1958.

Filmak hasiera hobezina dauka: 80 urteko apaiz bat
L’Equipe aldizkaria arretaz irakurtzen ageri da, txirrindularitza izugarri gustatzen baitzaio. Gainera, apaiza kontrabandoaren alde azaltzen da (bera ere ibilia dela onartuta) eta euskaldunen maitatzeko moduari buruzko adierazpenak ere egiten ditu. Horrek guztiak izugarrizko argazki pertsonal zein kolektiboa eskaintzen du. Protagonista Jean Elissalde Zerbitzari apaiz azkaindarra da, elizgizona izateaz gain, zinema-gidoigilea eta euskaltzaina ere izandakoa.

 

Visitas
1174
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios