Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gazte eragile feminista ezberdinek “Gazte Feministon Astea” antolatu dute. Errekaleor Bizirik!, Negeak, Gasteizko Gaztetxeak eta GUET talde feministek, martxoaren 6an hasi eta 12an amaituko diren ekimen ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean.
Martxoak 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean egingo diren mobilizazioekin bat egingo du Gasteiz “Feminismoa zorroztu” goiburuarekin. 19:00etatik bloke ezberdinak egingo dituzte 20:00etako mobilizazio nagusiarekin bat egiteko.
Parte hartzeko prest? Gora borroka feminista eta Gazte Feministon Astea!!
Martxoak 6, astelehena. 16:00tan. Errekaleorren
Mekanika Tailerra
Martxoak 8, asteazkena. 19:00etan
Feminismoa Zorroztu!
Blokeak:
Errekaleor 19:00
Sumendi 19:00
Fariña 19:30
20:00etan MANIFA - San Anton Plazan
Martxoak 9, Osteguna. 14:30etan. Gasteizko Gaztetxean.
Guet Jaialdia
14:30- Bazkaria+ Erein
18:00- Bertso-Poteoa
20:00- Kontzertuak
Martxoak 10, Ostirala. 16:00tan. Errekaleorreko Gaztetxean
16:00- Rucby tailerra
18:00- Konpresa tailerra
21:00- Afaria
22:00- Andreina Jolin
00:00- Karaokea
*Soilik emakume, bollera eta transentzat
Martxoak 11, larunbata. 18:30etan. Gazteizko Gaztetxean
Jai tematikoa! Gure erreferente feministak
18:30- Kantu poteoa- koro feministarekin
20:00- Gaua gurea da!
21:00 Afaria
22:45 HDH
00:00 DJ Komando Klitorix (i)
Martxoak 12, igandea. 19:00etan. Errekaleorreko zineman
Zine-Foruma