GATIBU + PELAYO Y SUS MALDITOS

21 de Abril de 2017. Intxaurrondo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 22:00h. 15€/18€

GATIBU

Pasa den Durangoko Azokan 'Aske maitte, aske bizi' deituriko estudiko seigarren disko berria aurkeztu eta gero, Gernikako Gatibu taldea Donostian izango da lana osatzen dituen 7 abestiak zuzenean jotzeko.

Gatibuk, honakoan eta bere musika eskutik hartuta, toki eder desberdinetara ametsetan bidaiatzeko parada ematen digu. Sentsazio positiboz beteriko zeharbide honetan erritmo biziak eta dantzagarriak rock-arekin eta pop-arekin uztartuko dira elektronika eraginkor batean sartu-irten txikiak adorez erakutsiz.

PELAYO Y SUS MALDITOS

Pelayo y sus Malditos donostiako Rock & Roll talde bat da. Gaur egun, 2016 urte bukaeran grabatu zuten 'Andate con Ojo' izeneko bigarren lana ari dira aurkezten. Hauek dira taldekideak: Xabier Muñoz (ahotsa eta armonika), Mikel Sotillos (gitarra), Telmo Mella (gitarra), Martin Apalategui (bateria), Markel Alonso (baxua) y Kimetz Galarraga (teklatua).

Visitas
357
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios