Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.
Apiriletik maiatzera bitarteko proiekzioak giza eskubideen urraketaren ingurukoak izango dira.
Difret (Zeresenay Berhane Mehari, 2014, Etiopia)
Sinopsia: Addis Abeba-n, Meaza Ashenafi abokatuak legelari baten babesa behar duten emakumeei eta haurrei laguntzeko sare bat sortu du. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko xaxatzeari aurre egin beharko dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatoa defendatzera ausartuko da. Hirut, ikastetxetik itzultzen ari zela, bahitu eta bortxatu egin zuten, baina berak bahitzaile bat hil eta ihes egitea lortu zuen. Bere buruaren defentsan egin zuen arren, heriotza zigorra jasotzeko arriskuan dago Hirut.