BIBA!: "Gernikaren egiak" liburuxkaren aurkezpena

5 de Abril de 2017. BIRA Kulturgunea. Bilbao /// Bizkaia. 00:00h. Doan. Gratis. Free!!

Apirilak 5, asteazkena. 11.30ean. Doan, Gratis, Free!!

“Gernikaren egiak” liburuxkaren aurkezpena
GITE-IPES
Ibon Meñika, Karmelo Landa, Mikel Zuluaga, Oihana Cabello, Ainhoa Larrabe

1937ko apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an, mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hura eta, batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarruturiko errelatoa salatzera etor ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean. 2017an (80. urtemugaren testuinguruan) GITE-IPESek –mahai-inguru hura traskribitu zuenak– testigantza hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna argitaratu du, "Gernikako Egiak" deiturikoa, hain zuzen ere.

Liburuxka formatoan doa. Hitzaurrea Mikel Zuluaga eta Bego Uharte "Ongi etorri errefuxiatuak"-en aktibistek egin dute. Traskripzioa euskaratuko dugu -Iñaki Aurrekoetxeak, hain zuzen ere- eta bertan partaide izan ziren bi aktoreri (Karmelo Landa eta Jokin Apalategi, aurkezlea eta ponentetariko bat, hurrenez hurren) bi kazetarik elkarrizketa bana egin diete: Oihana Cabello Busturialdeko Hitza-ko kazetariak eta Ainhoa Larrabe Bizkaiko Hitza eta Berria-ko kazetariak. GITE-IPESek argitalpen honekin, herri memoria ardatz, gaurko eszenan eztabaidagai dauden errelatoen inguruko hausnarketa eta bere esanahi sozio-politikoaz gogoeta sustatu nahi du; eraldaketaren lehen urratsa ezagutza bera proposatuz.

Visitas
275
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios