Apirilak 28, ostirala. 19.00etan. Doan. Gratis. Free!!
KORRONTEAREN ALDE: Elkartasun-kirol proiektua
"Gure lehen proiektuak, “Bizkaiko kostaldea zeharkatuz-Gaixotasun arraroak bultzatzen”, helburu bikoitza dauka: alde batetik, Bizkaiko populazioa afektatzen duten gaixotasun arraroak (GA) ezagutaraztea, berauek pairatzen dituztenen beharretaz informatuz, eta bestetik, hauen inbestigazio medikoarekin laguntzeko funtsak eskuratzea, funtsak zeinak gure onuradun bakarrari dohaintzan emango zaizkion, FEDER Euskadi (Federación Española de Enfermedades Raras delegación Euskadi).
Horrerarako, kirol erronka EZ LEIHAKORRA definitu dugu, zeina Bizkaiko kostaldean zehar igeri egiten, erreleboz eta bikoteka/hirukoteka, garatuko den, Kobaronetik (Kantabriako muga) Ondarroara arte, 4 KA Erronkak moduan izendatu duguna, berauetariko bakoitza eremu desberdinetan banatuta dagoelarik."