Euskadi & Etxauzia, Nafartarren Etxea dokumentalak

11 de Abril de 2017. Ohianeder Euskeraren Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. €?

Gaurkoan Euskadi dokumentala (René Le Henaff, 1936) ikusteko aukera izango dugu, 1936. urtean 3Dn ekoitzitako lana. Loraldia jaialdiari esker izango da ikusgai.

Ostean Etxauzia, Nafartarren Etxea proiektua aurkeztuko dute Baigorriko hainbat lagunek. Hauei esker aperitifarekin emango diogu amaiera ekitaldiari.

1935ean, Louis Lumière-k bere azken asmakizun handia aurkeztu zuen: Cinéma en réliefedo erliebedun filmak sortzeko teknika. Zinematografoaren aita ordea, bere garaia baino aurreratuago zegoen, eta asmakuntza berriak ez zuen arrakastarik izan. 3 D zinema esperimentu bitxi gisa geratu zen, sasoi hobeen esperoan. Lumièreren sistemarekin ekoitzitako film urrietako bat, gure lurretan filmatu zen. Erliebearen potentzialitatea esplotatzeko, Ipar Euskal Herriko paisaia eta kultura egokiak zirelakoan sortu zen Euskadi dokumentala, René Le Henaff zinegile gazteak zuzendua, 1936an.

80 urtez kaxoi batean ahaztua egon ostean, Josu Martinez kazetaria, irakaslea, zinegilea eta UPV/EHUko ikerlariak aurkitu zuen. Orain lehen aldiz egongo da ikusgai Euskal Herrian. Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxean ikusteko aukera izango dugu.

 

 

Visitas
316
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios