EZ DOK HIRU: Euskal musikaren benetako (h)istorioa

7 de Abril de 2017. LEIDOR ARETOA. Tolosa /// Gipuzkoa. 19:00h. €?

"Ez dok hiru"ren antzerki proposamen berria Leidor antzerkian aurkeztuko da. Proiektua denboran zehar bidaiatzea egingo gaitu, euskal musikaren istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Helduei zuzenduta, umorez egina eta euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

“Tartean teatroa”  Konpainiak euskal kultura eta antzerkiaren aldeko apustu garbia egiten du. Ez Dok Hiru, proiektu berriaren izena, indarra, euskara, hitza, umore eta antzezpenean datza, publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. “Ez Dok Hiru” Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzen du. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Visitas
280
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios