BILBOKO ZIRKUITUA: ANABASA" Immanuel kanten azken egunak"

5 de Abril de 2017. CMD Rekalde. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. Doan. Gratis. Free!!

BILBOKO ZIRKUITOA antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei beren lanak taularatu eta jendaurrean aurkezteko eskainitako aukera paragabea da. Esparru ezin hobea da, Bilbon eratutako antzerki proposamenik freskoenak eta gaurkoenak ikusi ahal izateko Bilboko barrutietan.

 

Antzezlan honen istorioa ImmanuelKanten etxean gertatzen da, Königsberg hirian. Luxurik gabeko egoitza da, handi eta itzaltsua... Bertako zoko ilun anitzetan mamuak bizi omen dira, etxe horretako biztanle izandako jendeen espiritu dohakabeak. 1804ko urtarrilaren azken egunak dira, eta bertaratzen den bisitariak, sentibera samarra baldin bada, izu-ikara txiki batzuk sentituko ditu, batzuetan beldur zehaztugabez bizkarrera so eragiten diguten horietakoak, mehatxu lauso baten existentzia sumatuko bagenu bezala, edo, agian, Herio Aingeruaren presentzia ezin aitortuzkoa. 

 

Visitas
284
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios