LA PULGA ETA LAGUNAK “Ufadak”

6 de Mayo de 2017. Jimmy Jazz. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 21:30h. 10 € + gastuak / 12
Aurresalmenta / Anticipada: HOR DAGO! • VSD
Online: http://bit.ly/la-pulga-eta-lagunak-jimmy-jazz
______________

La Pulga eta Lagunak izeneko kuadro flamenkoa gara, eta gure azken sormena aurkeztera eta eskaintzera gatozkizu: Ufadak.
Ufadak Ikuskizuna tablaoaren inguruan egituratzen dugu. Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatzen gara, magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko. Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, “duende”dun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.
Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria…
Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: Musika eta dantzaren bitartez mina, La Pulga eta Lagunak osatzen dugu: Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga, dantzaria. Jose Gil, Giliyo, perkusio-jotzailea. Angel Lopez de Toro, cantaorea. Aitor Escobar, gitarra-jotzailea. poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

“La Pulga y Compañía” osatzen dugu:
Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”, dantzaria.
José Gil “Giliyo”, perkusio-jotzailea.
Ángel López de Toro, cantaorea.
Aitor Escobar, gitarra-jotzailea.
Visitas
319
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios