MUSHKUM

21 de Abril de 2017. Trinkete Antitxokoa. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 21:30h. 5€

Mushkum rocka da, gure izatearen esentzia delako, akustikoa gure soinu organikoagatik eta fronterizoa gure estiloa genero ezberdinen mugan dagoelako.

Proiektua Luis Vilen estudioan jaiotzen da, Juncal Altzugarairen abotsarentzako abestiak sortzeko intentzioaz, bera baita testuen idazlea; era horretan, ildo melodiko konplexuagoak sortu nahian, baina bere sustrai outsiderren esentzia mantenduz. Abestiak, piano eta perkusioari protagonismoa emanez konposatu dira, kitarra akustikoa beti akonpainamendu moduan dagoela. Josean Valle, Luis Vilen ibilbide musikalean ohikoa denez, abestien produkzioan funtsezko pieza bat da eta era berean, zuzenean pianoaren aurrean egongo den persona. Mushkum soinu organiko batekin jaio da, gordintasun eta xumetasunaren arteko perkusio obsesibo batekin, abotsen zein pianoen lirikotasunaren kontraposizioan. Intentzioa, zuzenera grabaketarekiko fideltasun horrekin eramatea da.

Amaya Monleon, dantzaren mundutik dator eta eskenan perkusioak gidatuko ditu, erritmo eta mogimenduari lotutako presentzia eskenikoa eskeintzeko asmoz, zuzeneko kontzertu dinamiko eta bisualago bat erakusteko, musikaz haratago.

Mushkum, berezko identitatea bilatzen duen formazioa da, musika zein itxura artistikoan eraikitzen dena, musikaz bestalde, ulertzen dugulako, eszenaratzea eta antzerki izaera ere garrantzitsuak direla disziplina multimedian. Horretarako, Luis Vilek bere ikuspegi zinematografikoa halabeharrez bandaren zerbitzupean ipiniko du.

 

 

Visitas
354
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios