CRACKER
Cracker rock alternatiboa egiten duen ipar amerikako taldea da. Camper Van Beethoven taldeko kide ohia den David Lowery eta Johnny Hickman gitarrajoleak gidatzen dute taldea. "Low" edo "Teen Angst (What the World Needs Now)" bezalako abestiekin egin dira ezagunak mundu mailan. Haien abestiak country-rock klasikoa, psikodelia, punk eta folk estiloekin osatutako Americana koktel bat dira.
Kaliforniatik eginiko bidaia bezala aurkeztua izan zen 'Berkeley To Bakersfield' [2014] deituriko azken diskoarekin dator Cracker Donostiara. Berkeley eta Bakersfield artean 5 ordu besterik ez daude baina bakoitzaren musika eszena erabat desberdina da. Badiako zonaldetik rock eszena sortu zen 70 hamarkada bukaeran eta 80 hamarkadan zehar. Bakersfield-en, ordea, 60 eta 70 hamarkadetan Buck Owens eta Merle Haggard-ek ezagutzera eman zuten twang country estiloarengatik egin da ezaguna.
LOS BRACCO
Los Bracco rock talde sendo eta melodikoa da, dantzarako abesti zuzenak egiten dituenak. Zuzeneko indartsua dute, britaniar soinuaren influentzia nabaria delarik. “Bendita Esquizofrenia” [2015] lehen EP-aren ondoren, disko berria ari dira aurkezten gaur egun: "Sin Conexión" [2016], Yon Vidaur-ek ekoiztua.