Olatz Zugasti hernaniarrak 2015 an kantu berriez osaturiko diskoa aurkeztu zuen UR GOIENA, UR BARRENA izenekoa, lehenaldiz zuzenean aurkeztu zuen Donostian, Bilbon, Hernanin, Markinan, Durangon, Andoainen, Zumaian.... Bere hitzetan inoiz baino lan pertsonalagoa da, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak baitira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu, tradizionalen bat edo beste bere ukituaz gaurkoratuak. Harpa, bere ohiko musika tresna lagun badu ere teklatu, gitarra elektriko zein akustiko (Ander Ederra), baju (Joanes Ederra) eta bateriaz (Oriol Flores) inguratuko du ahotsa. Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu da bete betean harpa, teklatuak eta ahotsa jarriaz eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio.