OIHAN VEGA: Euskeraren espektakulue

8 de Junio de 2017. San Agustin Kulturgunea. Durango /// Bizkaia. 19:00h. 8€

Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?
Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zinemaz lagunduta.
Publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dio bakarrizketak. Film labur eta pasarte dibertigarriak ditu, baina galdera deseroso eta garratzak ere bai, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa zintzoa egitea baita

 

Visitas
230
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios