SkizopozikS errezitaldi hitzperimentala / BLV-ART 2017

7 de Junio de 2017. ANTI- Liburudenda. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. Gratis
SkizopozikS. Errezitaldi hitzperimentala. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoa on stage.

Markos Gimeno Vesgak (Markus) 2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.

Leer es iracurrar.
Visitas
203
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios