TTAPA TTAPA, TTAKA TTAKA, TXALAPARTA

17 de Junio de 2017. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. €?

EKAINAK 14

Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiei hasiera emateko bi ikerlari gonbidatu ditu txalapartaren inguruko bi hausnarketa egin ditzaten: Argibel Euba eta Enrike Hurtado.

 

ARGIBEL EUBAK. Sormena ttakunka.

Txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia emango du.

Musika, olerkigintza eta sormen bisuala uztartuz, molde guztiak apurtu zituen 1970eko hamarkadan Joxan  Artzek zuzendutako Ikimilikiliklik bidekidekariak, euskal abangoardia eszenikoaren erreferente eta mugarri kultural bilakatuz. Ez da menturazkoa, hain zuzen, txalaparta izatea ikuskizun honen protagonista. Ikuspuntu historiko eta kultural batetik abiatuz, txalapartak 1963 eta 1976 bitartean izandako bilakaera eta Artze Anaiek harekin egindako bidea aurkeztuko dira, orduko ekimen kulturalek egungo txalapartaren izaeran duten eragina aztertuz.

 

Enrike Hurtado. Txalaparta digitala.

Txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du.

Txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko loturak formalak eta historikoak izan dira 60. eta 70. hamarkadetatik. Testuinguru honetan eta haien arteko lotura formalak aztertzeko, Txalaparta Digitala, txalapartaren erritmoan oinarritutako software interaktiboa jaio zen.

Dantzariek esaten duten bezala  “Atzeak erakusten du nola dantzatu aurrea” eta kasu honetan ere, bai Argibel eta bai Enrike, atzera eta aurrera begira ibiliko dira txalapartaren inguruko hausnarketa interesgarriak egite aldera.

 

EKAINAK 15

Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka txalaparta jardunaldien bigarren saioan ikus-entzunezkoetara egingo da jauzi. Ez dira ugariak instrumentu honen inguruko film-dokumentalak baina tartean badugu altxor ederra: Nömadak TX.

 

Nömadak TX

2006an grabatua, Oreka TX taldearen munduan zeharreko musika-bidaia kontatzen du.

Soinua mugimendutik sortzen da beti. Benetako musikari batek mugitzen jakin behar du, bidaiatzen. Soinu berriak aurkituko ditu orduan. Pauso, arnas eta soinuek beste pauso, arnas eta soinu batzuekin egingo dute topo.

Nömadak Tx munduan zehar dabiltzan bi musikariren istorioa da. Soinuen bila bidaiatzen dute, eta beste herri, paisaia eta kulturetan aurkitzen dituzte, pertsonen baitan. Igorrek eta Harkaitzek bezala, horiek ere musika erabiltzen dute munduari ‘Hemen gaude, bizirik gaude, gu gara’  esateko.

Dokumentala proiektatzearekin batera Oreka Tx taldeko Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren ingurukoak kontatuko ditu.

 

 

EKAINAK 17

Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruko Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta  jardunaldiei amaiera borobila ematekoa Txalaparta Jaialdia  ospatuko da Falerina Lorategian.

Artze anaiak -Joxean eta Jesus Mari- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan oinarrizko zutabe izan ziren 70.eko hamarkadan. Txalaparta jaialdi honek haiek hasitako bideak jarraitzalerik izan duela ikusteko balioko du.

Goizean zehar bi tailer eta ikuskizun bat egingo dira. Zehazki, Gasteizko Txalamakotaldeko kideek 7-15 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra emango dute. Horrez gain, Iruñetik Hutsun Txalaparta taldea etorriko da Master Class bat ematera eta Txalaparta hutsa  izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzera.

Tailerretan eta Master Classean parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 1etik 14ra bitartean aktibatuta egongo den inprimakia betez.



11:00-12:00: Txalaparta hastapen lantegia (7-15 urte) – Txalamako elkartea

Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra

 

12:00-13:30: Txalaparta Master Class – Hutsun taldea

Txalaparta joaldi baten atalkako azterketa egingo da, bertan erabiltzen ditugun erritmo eta aukerak landuko dira, arbelean azalduz eta txalapartan joaz.

Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra

 

14:00-15:00: Txalaparta hutsa kontzertu didaktikoa – Hutsun taldea



Visitas
456
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios