13 urte pasatu dira eta agur esateko ordua heldu jako SARKOR talde gernikarrari. Umetatik elkarrekin egon dan lagun kuadrila bat, ASTRA eta, bereziki, IPARRAGIRRE ROCK elkartearekin lotura estua duen taldea. Harrotasunez diote “denbora ez da alperrik pasatu eta bizitako guztia gure barruan geratzen da, betirako”. Atal honen azken orria idazteko momentua heldu jatzie, ekainaren 10ean Muxikeko San Roman jaidxetan, uztailaren 6an Lesakako San Ferminetan, abuztuaren 5ean Gasteizeko jaidxen Gazte Karpan eta AZAROAN AZKEN AGURRA. Badoaz ondartzara, bizitza obe baten bila. Ondo izan lagunak ! Info + http://sarkor.net